Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkizuegu zuen ikerlana bidaliz parte hartu duzuen guztioi, baita gure mezuak zabaltzen lagundu diguzuenoi ere. 130 bat IkerGazte biltzea lortu da, aurreikusten zena baino gehiago, emaitza oso positiboa izan da, beraz.
Uste zena baino oihartzun handiagoa izan du IkerGazteko artikulu bidalketak. Jende ezberdinaren ikerlanak jaso dira, hemengo zein nazioarteko unibertsitate eta ikerketa zentroetatik bidalitakoak, besteak beste.
Hala ere, lan guztiek ezin dute parte hartu maiatzaren 13-15 artean ospatuko den kongresuan, hori dela eta, ekarpenak ebaluatzaile talde batek aztertuko ditu. Azterketa horien emaitzak martxoaren 10ean emango dira, orduan jakingo da beraz, zeintzuk izango diren ikerlana IkerGazte kongresuan aurkeztuko dutenak
Martxoaren 10a arte hartu emanerako tartea zabalduko da, hau da, IkerGazteekin elkarlanean aritzekoa, besteak beste, bidalitako lanetan moldaketarik egin behar izango balitz jakinarazi edota beste konturen bat argitzeko. Tarte hori bukatzean, azken egitaraua finkatzeko garaia izango da.
Besterik gabe, beste behin eskerrak eman eta IkerGazten parte hartzeko artikulua bidali duen Olatz Perez De Viñaspreren bideoarekin uzten zaituztegu.