IZEN-EMATEA

Izen ematea

Oharra: 2021eko maiatzaren 18a, 20:00 : TALDEA BETE DA. Hemendik aurrera ematen diren izenak ITXARON ZERRENDAN sartuko dira.

UEUren webgunearen bitartez egingo da, hemendik.

Epea: 2021eko apirilaren 19tik maiatzaren 28ra.Komunikazioa aurkeztu ahal izateko eta argitalpenean jaso ahal izateko IkerGazte kongresuan parte hartu behar da, hau da, komunikazioa aurkezten duen ikertzaile gazteak behintzat izena eman behar du.

Edozein zalantza baduzu, a.latatu@ueu.eus helbidera idatzi.

Matrikula prezioa

  • Matrikula prezioa
    • Bi egunetako bazkariak barne 145 €koa izango da
      • Europa Jauregiak baieztatu berri du parte hartzaile guztiak bertan bazkaltzeko aukera, beraz eta IkerGazteko izaerari eutsirik, matrikula-prezio bakarra egongo dela eta beraz matrikularen barne bazkariak eskainiko dira. Matrikularen barne zer sartzen den beherago zehazten da.
      • Segurtasun neurriak bermatze aldera egun bakoitzean bazkaltzen geldituko zaren konfirmatzea eskatzen da.
    • UEUko bazkideen matrikula 120€koa izango da
      • Bazkide izaerari loturiko hobaria soilik norbanakoek egiten duten matrikula ordainketetan aplikatuko da.
    • Ikerketa-taldeek ikertzaile taldeari loturiko ordainketa bateratua egin ahal izango dute.
    • Dirulaguntza poltsa bat dago ikerketa taldeen babesik ez duten ikertzaile gazteentzat (ikusi beherago “Dirulaguntzak” atala).
  • Oharra: Ez dago prezioa merketzerik kongresuak eskaintzen dituen baliabiderik ez badira hartzen ere.

Matrikula formalizatzea, ordainketak.

Matrikula ordainketarekin formalizatuko da. Hau da, leku kopuru mugatua dagoen kasuetan, lekua ordainketa dataren arabera gordeko da.

Ikerketa talde batek ordainketa egingo duen kasuetan, talde berdineko dirusarrerak taldekatu ahalko dira, horrela eskatuz gero. Horretarako:

  • Matrikula egin behar du partaide bakoitzak. Oharretan ikerketa taldearen izena adierazi.
  • Ordainketa egingo duen ikerketa taldeko ordezkariak mezu elektronikoa bidaliko du a.latatu@ueu.eus helbidera, bere gain hartzen dituen parte hartzaileen izena eta abizenak adieraziz.
  • Faktura nahiz izanez gero, faktura egiteko datuak ikerketa taldeak bidalitako mezuan adieraziko dira.

Ikusi UEUren matrikulazio-araudia webgunean.

Dirulaguntzak

IkerGazte kongresuko matrikula ordaintzen laguntzeko, DIRULAGUNTZAK EGONGO DIRA.

ADI!! Dirulaguntzak eskatzeko epea maiatzaren 19an amaitzen da.

Eskatzen diren laguntza guztiei erantzungo zaie, bakoitzari 45-85€ bitarteko laguntza esleituz kreditua agortu arte.

Dirulaguntza eskatzeko honelako egoera batean egon behar zara:

  1. Matrikula ordaintzeko Ikerketa Talde baten babesik ez baduzu
    • Eskatuko da: Ikerketa Talde batek matrikula ordainduko ez duenaren zinpeko agiria
  2. 200 km baino gehiago desplazatu behar bazara IkerGaztera etortzeko.
    • Eskatuko da: Bidaia nondik nora egingo duzun adierazi beharko duzu.
  3. Unibertsitateko Gradua edo Masterra egiten ari bazara
    • Eskatuko da: Matrikula agiria

Hauetako kasuren batean bazaude jar zaitez gurekin harremanetan (a.latatu@ueu.eus).

Dirulaguntza eskatzeko prozedura:

  • Matrikula egin eta oharretan adierazi: Dirulaguntza eskatu nahi dut.
  • Matrikularen ordainketa egin, leku kopuru mugatua duten saio eta ekintzetan lekua gordetzeko.
  • a.latatu@ueu.eus helbidera bidali dirulaguntza eskatzeko aipatzen diren 3 kasu horietako batean adierazten duen agiria.
  • Ekainaren 3an jakinaraziko da zenbateko dirulaguntza esleitu den eta dirua bueltatzeko prozedura hasiko da.

UPV/EHUko dirulaguntzak

  • UPV/EHUko ikertzaileek honako dirulaguntza hau eskatu ahal izango dute: Biltzar Zientifikoetan Parte-Hartzeko laguntzak 2020
  • Dirulaguntza deialdi hau urte osoan dago zabalik eta kongresu honetan parte hartzen lagunduko dizue, matrikula bere osotasunean estaliz.
  • Dirulaguntza hau eta IkerGaztek eskaintzen duena ez dira bateragarriak, eta soilik eskatu ahalko da IkerGazte kongresukoa UPV/EHUkoa jasotzeko aukerarik ez badago.

 

Zer sartzen da izen ematearen prezioan?

  • 3 egunetarako matrikula
  • 3 egunetako kafeak
  • 2 egunetako bazkariak (luntxa): (momentuz aforo mugarik ez dago, aforoa mugatu beharko balitz zenbaki zehatza momentuko aforo mugen araberakoa izango da eta izena eman orduko erreserba hartuko da)
  • Osteguneko afaria: plazak mugatuak dira (zenbaki zehatza momentuko aforo mugen araberakoa izango da eta izena eman orduko erreserba hartuko da)
  • Saio osagarrietan parte hartzea
  • UEUko bazkide ez direnentzat, UEUkide abantailak 2021ean zehar, ikusi UEUkideen abantailak.