EREDUA ETA ARAUAK
Artikuluak euskaraz idatzita egongo dira. Ezinbestean jarraian adierazita dagoen egitura bete beharko dute ebaluatuak izango badira:
- Laburpena
- Sarrera eta motibazioa/ momentuko egoera
- Ikerketaren helburuak
- Ikerketaren muina eta ondorioak
- Etorkizunerako planteatutako norabidea
- Erreferentziak (eta hala dagokionean nazioartekotasun aldetiko aipamena)
Artikuluak zehaztutako ereduari jarraituz eta pdf formatuan bidaliko dira eta sei eta zortzi orriren artekoak izango dira.
(ADI! mezu elektronikoz bidalitako artikuluen deialdian AKATSA dago: artikuluen luzera 6-8 ORRIkoa izango da)
Ereduak
Hauek dira eskuragarri dituzuen ereduak, lana bertan txerta dezazuen.
- Eredua-libreoffice1_2021
- Eredua-MSoffice1_2021
- IkerGazteLatex : 2021
- Latex-overleaf, hemendik erator daiteke.
Oharrak:
- Artikulua kongresuan aurkeztuko duena ikertzaile gaztea izango da eta bere izena azpimarraturik agertu beharko dela gogora arazten dizuegu.
- Euskarazko testuaren zuzentasuna ere hartuko da kontuan. Mesedez erabili zuzentzaile ortografikoa (ik. xuxen zuzentzailea)
- Artikuluaren bidalketa easychair plataformaren bitartez egingo da, helbide honetatik.