HITZALDI OROKORRAK

Katy Deepwell, Middlesex Unibertsitateko (London) irakasle eta ikertzailea Arte Garaikidearen Teorian eta Kritikan .

Emakume artista garaikideen lanari buruzko teoria feministan espezializatu den arte-kritikaria da. Hainbat liburuetako egilea da: Women Artists Between the Wars: ‘A Fair Field and No Favour’ (Manchester University Press, 2010); Dialogues: Women Artists from Ireland. (London: IB Tauris, 2005) eta Ten Decades: The Careers of Ten Women Artists born 1897-1906 (Exhibition Catalogue of Arts Council Touring Exhibition, Norwich Gallery, NIAD, April 1992). Hainbat liburu eta bildumetan parte hartu du, azkena aipatzearren: Feminist Art Activisms and Artivisms (Netherlands: Valiz, published March 2020).

n.paradoxa: international feminist art journal (1998-2017) aldizkariko sortzaile eta editorea izan zen. Aldizkariko webgunea arte-behatoki feminista bat da, bertan informazio bibliografikoa, loturak eta emakume artista garaikideei buruzko erakusketen eta post-1970-a arte bisualetako teoria feministari buruzko datu-base handi bat biltzen da.

Hitzaldiaren izenburua: What is feminist research in art history?

Arantza Diaz de Ilarraza, Euskal Herriko Unibertsitateko Informatika Fakultateko irakasle osoa da eta UEUkidea.

Bere ibilbide profesionala adimen artifizialaren arloan garatu du, konkretuki hizkuntzaren tratamendu automatikoarenean. Ixa Taldearen sortzaileetako bat izan zen, 1988an.
Formakuntzan, Informatika Fakultatean graduko irakaskuntzan jarduteaz gain, HAP: Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua / LAP: Language Analysis and Processing masterraren zuzendaria izan da, 2006tik 2018ra arte, eta bai izen bera duen doktorego-programarena ere.
Ikerketa arlo ugaritan aritu da. Besteak beste, sistema tutore adimendunak; baliabide eta oinarrizko tresna linguistikoen garapena eta integrazioa; itzulpen automatikoa; eta hizkuntza teknologien aplikazioan domeinu espezializatuetan.
2002an, ELEKA SL spin-off enpresaren sorrera bultzatu zuen, UPV/EHUko Ixa Taldearen eta Elhuyar Fundazioaren arteko lankidetzaren ondorioz.
2018an, HiTZ ikerketa-zentroa sortu zuen eta zentroaren lehen zuzendaria izan zen. HiTZ zentroak gaur egun 63 ikertzaile ditu.

Hitzaldiaren izenburua: “Hizkuntza teknologiaren bilakaera: IXA taldearen esperientzia. Erabili zientzia gure gizartearen alde.“ 

 

Nuria Oliver,  Inteligentzia Artifizialean doktorea (Massachusetts-eko Institutu Teknologikoa, MIT), ELLIS (European Laboratory for Learning and Intelligent Systems) sortzaileetako bat eta bertako lehendakariordea.

Telekomunikazio ingeniaria (UPM) eta Inteligentzia Artifizialeko doktorea (Massachusetts Institute of Technology).

Oliver doktoreak 25 urteko esperientzia du MITen, Microsoft Researchen (Redmond, wa). Telefónica I+D-n (2007-2016) lehen emakumezko zuzendari zientifikoa izandakoa eta Vodafonen Datu Zientzietan Ikertzeko lehen emakumezko zuzendaria izan zen mundu mailan (2017-2019).

Hainbat sariren irabazlea, Inteligentzia Artifizialean mundu mailako aditua da. 41 patenteren asmatzailea da, zerbitzuen hobekuntza zein zebirtzu berri eta enpresetarako diseinatuak.

Bere denboraren zati bat dibulgazio zientifiko-teknologikoan ematen du, eta gazteak eta, bereziki, neskak karrera teknologikoak ikastera inspiratzen ditu. 10000 nerabe baino gehiagori eman dizkie hitzaldiak, eta “Los nativos digitales no existen” (Deustu, 2017) liburuan parte hartu du, “Aduditos digitales” kapituluarekin. EL PAIS, The Guardian edo TechCrunch-en artikuluak argitaratu ditu eta TEDXBarcelonaren antolaketan parte hartu du.

Hitzaldiaren izenburua: Datuen zientziak COVID-19aren aurkako borrokan

Eneko Axpe, Marie Curie doktore osteko ikertzaile bekaduna Stanford University-n, NASA, UPV/EHU.

Eneko materialen fisikan doktorea da, eta biomaterialen arloan egiten du lan. Biomaterial eta material biologikoen difusio eta propietate mekanikoak aztertzen ditu. Propietate hauen modelo matematiko prediktiboak egiten ditu.

 

Hitzaldiaren izenburua: Biomaterial eta material biologikoen propietate fisikoak“.

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save

Save