INFORMAZIO OROKORRA
Non izango da?
Kongresua Gasteizen izango da, Europa Jauregian, hemen.
Kongresurako harrera-mahaia iparraldeko atean kokatzen da (bertan seinalaturik aurkituko duzue). Pratehartzaileak denbora tartetan banatuko dira, sarrera modu ordenatuan egiteko.
Harrera eta ekitaldi nagusiak Francisco de Vitoria auditoriumean izango dira.
COVID arauak eta kontingentzia plana
Europa Jauregiak badu Kontingentziako eta covid-19aren aurkako prebentzio-neurrien plana. Kongresuaren 3 egunetarako osasun neurriak zehaztuta egongo dira, kongresua ziurtasunez antolatu ahal izateko.
Horrez gain, kongresua antolatu aurreko bi hilabetetan adi jarraituko dira COVID-19ari loturiko neurri eta arauen moldaketak, kongresuaren antolaketan beharrezko egokitzapenak egin beharko bagenitu.
2021eko ekainaren 4a: hau da UEUtik zuen eskura jartzen dugun COVID-19 araudia.
Zelan iritsi?
Hemen duzue Gasteizera iristeko aukerak.
Aparkalekuak
Inguruan aparkatzeko aukera badago, baina nahiko beteta egoten dira inguruko kaleak. Aukera bi daude, inguruko aparkalekuren bat kotxea uztea (Juan Aiala plazako aparkalekua, Autobus geltokiko aparkalekua edo Europa Jauregikoa), edo Gasteizen kokaturik dauden bestelako aparkaleku batean utzi eta tranbiaz Europako Jauregira etorri.
Hemen duzue Gasteizko udalak aparkalekuen inguruan duen informazioa.
Non lo egin dezaket?
Aurten bizi dugun osasun egoeragatik IkerGazte kongresurako lo egiteko aukerak norberak kudeatuko ditu (edizio honetan matrikula prezioa murriztu dugu ostatua eskaintzen ez dugulako).
Hala ere IkerGazte kongresuko partehartzaileentzat ostatu prezio bereziak lortu ditugu honako aterpetxe eta hoteletan:
- Katedralaren aterpetxea.
- Edukiera anitzetako 17 logela dituzte
- Prezio pertsonako eta gaueko: 18,50 € (BEZa eta izarak barne). Eskuoihalen alokairua 3 €. IkerGazteko partehartzaileek (UEU-IkerGazte adierazi matrikula egiteko orduan) %15eko deskontua izango dute.
- Irenaz apartamentuak
- Logela bateko apartamentuak (2 pertsona gehienez): 70€ /gaua eta apartamentua
- Divan Apartamentuak
- Bi gelatako apartamentuan (3 pertsona gehienez): 90€ /gaua eta apratamentua
- Hito hotela
- Pertsona bateko logelak: 40€/gaua
Beste aukera interesgarri batzuk:
- Autokarabanentzako gunea:
- Aparkalekuak argiak eta iturria ditu, bai eta ur grisak eta beltzak husteko sistema ere.
- Asko jota 72 ordubetez egon daiteke aparkalekuan.
- Foronda atea kalea 48
- Doanekoa