IkerGazte kongresuaren matrikularen prezioak zehaztu ditugu webguneko Izen-ematea atalean.

Oinarrizko prezioa eta UEUko bazkideentzako prezioa 185€ izango da. UEUkide ez direnentzat garestiagoa izango da apirilaren 1etik aurrera.

Matrikula prezioaren barne zer sartzen den ere bertan aurkituko dituzue. Adi! 50 plaza izango dira bertan lo egiteko aukerarekin (matrikula prezioaren barne), beraz, ez utzi azken momentura arte!