PZ Myersen arabera ikertzaile batek publikoarekin konektatu eta diziplinartekotasuna landu behar du.

Joan den maiatzaren 13tik 15era bitartean ospatu zen IkerGazte kongresua eta bertan izan zen PZ Myers lehen eguneko hizlari nagusi bezala. Biologoa da bera, irakasle eta ikerlaria, eta egun praktiketan dauden ikasleekin ikertzen du.

Ikerlariek beraien lanak gizarteratzeak duen garrantziaz hitz egin zuen kongresuan, publikoarekin konektatzen jakin behar dela, ikerlana behar den moduan komunikatzen. Ikerlarientzat berain gaiaz hitz egitea ez dela aski ere aipatu zuen, ikertzen ari diren gaiaz aparte beste diziplina batzuetaz ere aritu behar direla.

Diziplinartekotasunaren muga hori gainditzeaz gain, informazio jaurtiketa ekiditea ere garrantzitsua da. Testuinguru bat eman behar zaio ikerlana azaltzen zaionari Myersen aburuz, edertasunez azalduz gero jendeak egiten duzuna estimatuko lukeela eta.Beheko aldean uzten dizuegu egin genion elkarrizketa euskarazko subtitulu eta guzti.