SARIAK

Ikergazte 2019 kongresuan 3 saro mota izango ditugu:

Jakintza arloko komunikaziorik onena:

5 sari banatuko dira, jakintza arlo bakoitzeko bat, eta sari berezi bat.

Jakintza arlokako sariak:

  • Artikuluen artean ebaluatzaileek saritzeko moduan daudenak proposatzen dituzte (bereziki ondo landutako artikuluak)
  • Saritzeko moduan dauden artikuluak alorreko aldizkari espezializatuetara bidaltzen dira eta bertan bigarren ebaluazio bat egiten da.
  • Saritzeko moduan diren artikuluen egileen produkzio zientifikoa zein den aztertzen da (Inguma datu basea, Google Scholar)
  • Saritzeko moduan diren artikuluen ahozko aurkezpenak mahaiburuek baloratuko dituzte

Irizpide guztiak kontutan hartuta, jakintza arlo bakoitzean saridun bat aukeratuko da.

Saria:

  • 300€ko sari ekonomikoa
  • Artikulua aldizkari zientifikoan argitaratzea
  • Aldizkari baterako urte bateko harpidetza

Sari berezia

Udalbiltzak sari berezia eskaintzen du, Euskal Herriko garapenerako bereziki garrantzitsua den gaia lantzeagatik.

 

Mikroaurkezpenik onena

Sari bat emango da, IkerGazten aurkeztutako mikroaurkezpen onenari, ondoko bi irizpideen arabera:

  • Ulergarritasuna
  • Orijinaltasuna

Mikroaurkezpenik onena bertan dauden entzuleek aukeratuko dute.

 

“Zure posterra 3 txiotan” lehiaketa

Arauak:

  • Parte hartzeko Twitter kontua izan behar da.
  • Posterra 3 mezutan azaldu behar da eta beraz ez da kontuan hartuko 3 txio baino gutxiago edo gehiago erabilitako ikertzaileen parte hartzea.
  • Lehiaketan euskara hutsean parte hartu behar da. Txioak euskaraz idatzi behar dira.
  • Ekainaren 1etik 8ra bitartean idatzi behar dira txioak (biak barne). Txioak aldi batean edo tarteka bideratu daitezke.
  • Txio bakoitza zenbatu egin behar da: 1, 2, 3 mezuaren aurretik jarrita.
  • Mezuaren amaieran derrigorrez jarri behar da #IkerTxio traola.
  • Testu osagarria edo dokumentu atxikiak ezin dira esteka bidez bideratu.
  • Aldiz, audioak, bideoak, irudiak edo bibliografia estekak gehituz eman daitezke.
Txioen hautaketa:
  • Antolatzaileek gordetako parte hartzaileen txioak gainbegiratuko dituzte arauak bete dituzten edo ez ziurtatzeko.
  • Arauak bete dituzten txiolarien mezuak multzokatu egingo dira eta txiolarien izen-abizenak jakinarazi gabe helaraziko zaizkie epaimahaikideei.
  • Txiolari irabazle bat aukeratuko da bere ulergarritasun eta originaltasunagatik.

Saria:

  • 100€

Sari banaketa ekitaldia:

  • Sari banaketa ekitaldia ekainaren 11an egingo dugu 12:00etatik aurrera IKERGAZTEko amaiera ekitaldian.