30 2015/01

Izen-ematearen inguruko argibideak argitaratu ditugu

2015-01-30T20:14:11+01:002015/01/30|

IkerGazte kongresuaren matrikularen prezioak zehaztu ditugu webguneko Izen-ematea atalean. Oinarrizko prezioa eta UEUko bazkideentzako prezioa 185€ izango da. UEUkide ez direnentzat garestiagoa izango da apirilaren 1etik aurrera. Matrikula prezioaren barne zer sartzen den ere bertan aurkituko dituzue. Adi! 50 plaza izango dira bertan lo egiteko aukerarekin (matrikula prezioaren barne), beraz, ez utzi azken momentura arte!

29 2015/01

Hainbat ikerketa taldek IkerGazte babesten dute

2015-01-30T20:15:48+01:002015/01/29|

IkerGazte webguneko Laguntzaileak atalean egitasmoa babesten duten ikerketa taldeen lehen zerrenda aurkituko duzue. Kongresuan parte-hartze aktiboa izango dute, batzorde zientifiko eta dinamizatzaileetan lan eginez, eta komunikazioetarako ekarpenak aurkeztuz. Zure ikerketa taldea laguntzaile izatea nahi baduzu, idatzi ikergazte@ueu.eus helbidera. Eskerrik asko IkerGazte posible egiteagatik!

11 2014/12

IkerGazte aurkeztu da

2014-12-11T16:58:51+01:002014/12/11|

UEUk “IkerGazte: Nazioarteko ikerketa euskaraz” Kongresua antolatu du. Proiektu honen helburua ikerlari euskaldunen ikusgarritasuna areagotu, beraien arteko ezagutza sustatu eta euskarazko zientzia produkzioa areagotzea da. 150 ikerlari biltzeko asmoa dugu Durangon, datorren maiatzaren 13, 14 eta 15ean. Ekarpenak bidaltzeko epea irekita dago otsailaren 16ra arte. Miren Josu Omaetxebarriak, Kongresuaren arduradunak, egitaraua eta ekarpenen deialdiaren berri [...]

Go to Top