18 2015/06

Ainhoa Latatu: “150 euskal ikertzaile baino gehiago elkartu dira Durangon, hori arrakasta da jada”

2020-12-11T14:19:49+01:002015/06/18|

Ainhoa Latatu IkerGazte kongresuko arduraduna elkarrizketatu zuten UEUk Info7n egiten duen Aditu Duzu? saioan. IkerGazte kongresuko koordinatzailea izan da Ainhoa Latatu eta lortutako emaitzekin oso harro dagoela adierazi zuen elkarrizketan. IkerGazte kongresua antolatzeko ideia UEU kide batek ekarri omen zuen 2010ean, beraz, mintegitxo bat antolatu eta mota horretako jardunaldi bati ze helburu jarri erabakitzen hasi [...]

25 2015/05

Paul Zachary Myers: “Gazteei komeni zaiena da elkartzea eta beren gauzak egitea, elkartu eta bide bat atondu helburura iristeko”

2020-12-11T14:19:49+01:002015/05/25|

PZ Myersen arabera ikertzaile batek publikoarekin konektatu eta diziplinartekotasuna landu behar du. Joan den maiatzaren 13tik 15era bitartean ospatu zen IkerGazte kongresua eta bertan izan zen PZ Myers lehen eguneko hizlari nagusi bezala. Biologoa da bera, irakasle eta ikerlaria, eta egun praktiketan dauden ikasleekin ikertzen du. Ikerlariek beraien lanak gizarteratzeak duen garrantziaz hitz egin zuen [...]

19 2015/05

Ikerkuntzak euskaraz badakiela frogatu dugu

2020-12-11T14:19:49+01:002015/05/19|

200 pertsona inguru bildu zituen IkerGazte kongresuak eta ikerketa alor guztietako ikerlarien bilgune bilakatu zen hiru egunetan zehar. Egitarau oparo batetaz gozatu ahal izan dute bertaratutako guztiek, mota ezberdinetako ekintzak izan zituzten asteazkenetik hasi eta ostiralera arte. 116 komunikazio bildu ditu kongresuak, horien artean 72 ikertzaileek ahoz aurkeztutakoak eta gainontzeko 44ak posterren bidez irudikatuak. Balorazioa [...]

29 2015/04

Bigarren matrikulazio epea bukatzear

2020-12-11T14:19:49+01:002015/04/29|

Bukatzear dago IkerGazte Kongresuaren bigarren matrikulazio epea, bihar bertan da azken eguna.   Bihar, apirilak 30, IkerGazte kongresuan izena emateko bigarren epea ixten da. Espero baino matrikulazio gehiago jaso dira, 175 pertsonak eman dute izena eta. 225 euro kostatzen du kongresuan matrikulatzeak UEUko bazkidea izan ezean, bazkideentzako ordea beherapena dauka, 185 eurotan geratzen da eta. [...]

21 2015/04

IKERGAZTE: Kongresuko hitzaldi orokorrak

2020-12-11T14:19:49+01:002015/04/21|

Hiru izango dira kongresuan zehar emango diren hitzaldi orokorrak eta lehenengo bi egunetarako antolatu dira. Apurka apurka badoa egituratzen IkerGazte kongresuko egitaraua eta guztia argitaratu ez bada ere hitzaldi orokorren berri eman da, besteak beste. Maiatzaren 13an izango da lehen hitzaldia eta Paul Zachary “PZ” Myers irakasle estatubatuarrak emango du. Berak, biologia irakasten du University [...]

1 2015/04

Bigarren matrikulazio epea

2015-03-31T10:00:58+01:002015/04/01|

Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko bigarren matrikula epea. Bigarren epe honek, apirilaren 1etik 3era arte iraungo du eta aurrekoa baino garestiagoa izango da. Hala ere, Udako Euskal Unibertsitatean bazkidetuz gero, merkeagoa izango da. Apirilaren 1etik 30era arte 225 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak UEUko bazkidea izan ezean, bazkideentzako ordea, prezioa mantendu egiten da, [...]

30 2015/03

Matrikulazio merkearen epea bukatzear

2020-12-11T14:19:49+01:002015/03/30|

Bukatzear dago lehen matrikulazio epe hau, bihar bertan amaitzen baita. Apirilean matrikulazio arrunta irekiko da, garestiagoa.   Bihar ixten da IkerGazte kongresuan matrikula MERKEA egiteko epea. Lehen matrikulazio epe hau, merkeagoa izan da eta martxoaren 31a arte egongo da zabalik. Bigarren epeari apirilean ekingo zaio eta garestiagoa izango da.   Bihar arte 185 euro balioko [...]

16 2015/03

Matrikulazio merkearen epea zabalik

2015-03-16T11:37:34+01:002015/03/16|

Gaur zabaltzen da IkerGazte kongresuan izena emateko epea. Lehen matrikulazio epe hau, martxoaren 31a arte egongo da zabalik eta merkeagoa izango da hurrengoa baino. Martxoaren 16tik 31a arte 185 euro balioko du kongresuan matrikulatzeak. Prezioaren barruan sartzen da 3 egunetarako matrikula (maiatzak 13, 14 eta 15), aukeratutako tailer eta mintegietan parte hartzea (gogoratu plazak mugatuak [...]

11 2015/03

IkerGazte kongresurako onartutako lanen zerrenda jakinaraziko dugu laister

2020-12-11T14:19:49+01:002015/03/11|

Laister  jakinaraziko dugu IkerGazte kongresurako onartutako lehen ekarpenak zeintzuk izan diren. IkerGazten aurkeztutako lan kopurua uste baino handiagoa izan da eta horrek gainditu egin ditu gure aurreikuspenak. Aukeraketa prozesuan ahalik eta lan kopururik handiena onartzeko lanean ari gara, beti ere kalitateari uko egin gabe. Hori dela eta, hainbat irizpide zerrendatzen ari gara artikuluen egileei lanak [...]

23 2015/02

Talde eta alor oso anitzetako 130 bat ikerlan jaso dira IkerGazte kongresurako

2020-12-11T14:19:49+01:002015/02/23|

Lehenik eta behin, eskerrak eman behar dizkizuegu zuen ikerlana bidaliz parte hartu duzuen guztioi, baita gure mezuak zabaltzen lagundu diguzuenoi ere. 130 bat IkerGazte biltzea lortu da, aurreikusten zena baino gehiago, emaitza oso positiboa izan da, beraz. Uste zena baino oihartzun handiagoa izan du IkerGazteko artikulu bidalketak. Jende ezberdinaren ikerlanak jaso dira, hemengo zein nazioarteko [...]

Go to Top